Zer da Olatu?
Olatu bi talde ekintzaile sortutako proiektu bat da, kexka komun batek elkartzen gaituena. Eukal Herriko basoen bioaniztasunaren galera. Uste dugu funtsezkoa dela haurtzarotik hastea, gaur egungo haurrek zainduko baiituzte biharko basoak.
Guk, pixkanaka hori aldatzen lagundu nahi dugu: bertako espezieekin basoak berriro landatuz eta batez ere gazteengan arreta jarriz, etorkizunean baso osasuntsuagoak izateko.

Bi eragin mota, helburu bakarra
Olatuk bi eragin mota sortzen ditu: soziala eta ingurumenekoa. Jarduera praktikoen eta teorikoen bidez, ikasleek erantzukizuna, lankidetza eta sormena bezalako gaitasunak garatzen dituzte, ingurune natural batean eta ondo pasatzen duten bitartean. Gure tailer iraunkorrei esker, gainera, ingurune naturala kontserbatzen eta berreskuratzen laguntzen dugu — zuhaitz berriak landatuz, birziklatuz edo ura aurreztuz — errespetuaren kultura sustatuz.



